AGENDA 21

 ZER DA?
Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen duen proiektoa da, baita ere ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen eta gizarte- hobekuntzaren aldeko ekintza plana da.
Proiektu honen barruan herriko ikastetxeak, Udaletxea eta herriko erakunde desberdinak sartuta gaude.
Es un proyecto cuyo objetivo principal es impulsar la educación para el desarrollo sostenible. La Agenda 21 Escolar es un compromiso de tod@s y, por otro lado es un plan de acción a favor de la mejora de la situación social y medioambiental del centro educativo y de su entorno.

AURTENGO HELBURUA



MUGIKORTASUN JASANGARRIA


Eguneroko ekintzak egiteko eta beharrak betetzeko erabiltzen dugun garraioari deitzen diogu mugikortasuna. Lanera edo eskolara joateko, erosketak egiteko, medikuarengana joateko, aisialdiaz gozatzeko… Horiek guztiak egiteko mugitu egin behar dugu.
Baina,  mugitzeko aukeratzen dugun garraioak kutsadura sortzen du, baliabide naturalak agortzen dira, zarata eta istripuak eragiten ditu… Gaur egungo mugikortasuna ez da bat ere jasangarria!


 
Aurten Eskolako Agenda 21aren barruan mugikortasun jasangarria landuko dugu. Gure helburua garraioa modu egokian erabiltzea da, herrien bizi- kalitatea hobetuz.
Honetarako gure ohiturak aztertuko ditugu, herriko diagnostikoa burutuko dugu, irtenbideak proposatuko ditugu eta denon artean konpromisoak hartuko ditugu gure herriko bizi- kalitatea hobetu dadin.